SIMEYCO: PIEZA METALIKOETARAKO INDUSTRIA-PINTURA

SIMEYCO pieza metalikoen pintura industrialaren sektorean 20 urte baino gehiago duen enpresa da. Kalitate-arau zorrotzenen eskakizunak beterik, pintura likidoan zein hauts-pinturan, estaldura eraginkorrak eskaintzen ditugu.

Hernanin (Gipuzkoa) kokaturiko 1500 m2-ko instalazioak baita punta-puntako makineria ere ditugu eskura. Hau guztia, kalitate-kontrol zorrotz batzuetan barneratuta dago, gure bezeroen eskakizun teknikoak betetzeko.

simeyco pintura industrial en gipuzkoa

PINTURAN ADITUAK

Pieza metalikoetarako pintura industrialean oinarritutako zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Gure bezeroen beharrak identifikatu, produktuaren estaldura egokirako irtenbide teknikoetan aholkatuz bezeroekin lan egin, eta pintura prozesuaren ezarpena burutzen dugu.

Aplika ditzakegun teknologia konbinaketei esker (pintura likidoa eta hauts-pintura), korrosioaren aurkako eskakizun teknikorik zorrotzenak  modu lehiakorrean betetzeko aukera dugu.

Gehiago irakurri
instalaciones y maquinaria

INSTALAZIOAK
ETA MAKINERIA

1.500 metro karratuko eraikina dugu Hernaniko (Gipuzkoa) Ibarluze Industriagunean, 2014ean erabat berritua eta punta-puntako tresneriarekin. Tamaina txikiko zein haundiagoko piezak jasotzea daukagu. Malguak gara serie luzeak eta motzak jasotzeko, guztiei entrega-epe oso laburrak eskainiz. Zamalanetarako gune zabalak ditugu non gestio logistiko konplexuko materialak kudeatu ditzakegun.

Pintura likidoko bi kabina ditugu, baita hauts-pinturako beste bi kabina ere. Kalitate goreneko pinturak erabiltzen ditugu zeinekin ISO 12944 arauaren eskakizun altuenak ere betetzen ditugun.

Gehiago irakurri
asesoramiento en pintura industrial

GURE BEZEROAK
ETA KALITATEA

Puntako sektore estrategikoetarako lan egiten dugu: automobilgintza, tren-industria, energia berriztagarriak, nekazaritzarako makineria, galdaragintza, makina-erreminta, mekanizatuak eta sarrailagintza.

SIMEYCOrentzat kalitatea oinarrizkoa da. Proiektu bakoitzari, pieza metalikoen estaldura prozesuaren ondorioz emaitza bikainak lortu ahal izateko beharrezkoak diren kontrol eta zehaztasunak aplikatzen ditugu.

Gehiago irakurri