GURE BEZEROAK ETA KALITATEA

Apaingarria izateaz gain, pintura industrialaren helburua babesaren funtzionaltasuna da (korrosioaren aurka, nekea, UVekiko erresistentzia, etab.). Metal baten estaldura ez da zailtasunetik salbu dagoen prozesua. Izan ere, honen arrakasta prozesuaren ezaugarrietan oinarritzeaz gain, estaldu behar den materialaren baldintzen araberakoa ere bada.

Metalek, hauen kalitate eta funtzionaltasunen arabera, propietate fisiko ezberdinak dituzte. Gainera, pintura industrialarekin estalduak izan aurretiko trataerek herdoiltzearekiko ahultasuna areagotu eta murriztu dezake.

Hori dela eta, kalitate-kontrola zorrotza edukitzera eramaten gaitu, zeina estaldu nahi den metala eta honek pintatu baino lehen jaso ditzaken tratamendu fisiko eta kimikoen (granailatzea, forjatzea, elektrozinkatuak, galvanizatuak, olioztatzea, estanpazioa, taladrinen aplikatzea, etab.)  azterketarekin hasten den.

SIMEYCOk erabiltzen dituen pieza metalikoen eskakizunek, piezak gure lineatik funtzionamendu egoki baterako prest ateratzen direla bermatzen duten prozesuen kontrol-plan sendoak eskatzen ditu.

Prozesu hauek gure bezeroekin batera diseinatzen dira eta hauek emaitzen parte ere bihurtzen ditugu; konfidantza eta asebetetzea erabatekoak izan daitezen. Egiten diren frogak, besteak beste, geruza-neurketak, gatzezko lainoko ganbera probak, itxurazko ikuskatzeak eta cross-cutak dira; piezen gaineko kontrol hertsia bermatuz. Hori dela eta, UNE-EN ISO 9001 ziurtagiriaren jabe gara eta UNE EN ISO 16949 TS arauaren egiaztatzerako lanean ari gara.

calidad