INSTALAZIOAK ETA MAKINERIA

SIMEYCOk1.500 metro karratuko ekoizpen-eraikina dauka.

Instalazioaren ezaugarri tekniko garrantzitsu bezala ondorengoak nabarmentzen dira:

  • 260 metroko luzerako kate automatikoa eta metroko 100 Kg-ko karga eusteko gaitasuna duena
  • Ihinztadura bidezko koipegabetze-tunel fosfatoduna, pasibatzeko aukera ere baduena.
  • Hauts-pinturaren aplikaziorako bi kabina.
  • Disolbatzailea oinarri duten pintura likidorako bi kabina, biraketa altuko kopekin.
  • Tarteko polimerizazio-labe bat eta ahalmen handiko beste bat.
  • Zamalanetarako gune zabalak baita biltegiratzeko ere

Gure prozesurako onargarriak diren gehienezko pieza-dimentsioak 3m x 1,3m x 0,9m dira; nahiz eta beste tamaina ezberdinetako piezetarako azterketak ere egiten ditugun.

Erabiltzen ditugun pinturaren tartea 50-240ºC-koa da. Pintura-mota eta tenperatura  piezaren osagaiek mugatzen dute.

instalaciones y maquinariasimeyco empresa especialista en pintura industrial en hernani guipuzcoasimeyco-cadena-automatica-de-pintura-industrial

Erretxina-motak

Erretxina Pintura-mota
Epoxi Likidoa eta hautsa
Hibridoa (Epoxi Poliesterra) Hautsa
Poliesterra Hautsa
Poliuretanoa Likidoa
Oinarri akrilikoak Likidoa
Inprimazioak Likidoa eta hautsa
Antikalorikoak Likidoa eta hautsa

Akabera-motak

Leunak, ehundurakoa, gofratuak, metalizatuak, bernizak, forjak, distira maila ezberdinetako bikapa apaingarriak dira, besteak beste, SIMEYCOn lortu ditzakegu akabera-sorta.