Pieza metalikoetarako pintura industriala Gipuzkoan

 

simeyco pintura industrialean adituak gipuzkoan

 

recubrimientos metalicos en gipuzkoa pintura industrialSIMEYCO pieza metalikoetarako pintura industrialaren sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du Gipuzkoan.

Estaldurak egiteko bi teknologia-mota erabiltzen ditugu, pintura likidoa eta hauts-pintura; korrosioarekiko eskakizun altuenak betetzen ahalbidetzen digutenak.1.500 metro karratu baino gehiagoko tailerra dugu, Ibarluze Industriagunean (Gipuzkoa) baita punta-puntako makineria ere. Honela, eskaerei erantzun bizkor eta eraginkorrak eman ditzakegu, entrega-epeak murrituz.

Pieza metalikoetarako pintura industrialerako eskaerak Gipuzkoa, Euskal Herria eta Frantziatik jasotzen ditugu.

 

Estaldura metalikoetarako zerbitzu integrala

 

simeyco recubrimientos metalicos en gipuzkoa pintura industrial

Gure ezagutza (know-how) guztia gure bezeroen eskura jartzen dugu, Gipuzkoako estaldura metalikoen sektorean jasotako 20 urteko esperientziari esker.
SIMEYCO bezero bakoitzari zerbitzu integrala emateagatik nabarmentzen da: lehenik eta behin, proiektu bakoitzaren premiak identifikatzen ditugu; ondoren, gure bezeroari produktuari hobekien egokitzen diren estaldura-irtenbideak iradokitzen dizkiogu; eta azkenik, pinturaren ezarpen-prozesuari ekiten diogu.

 

 

SIMEYCO metodoa: eskakizun altuenak pieza bakoitzean

 

SIMEYCOn kalitate-eredu altuenetan oinarritzen gara, eta horrek estaldura ezin hobeak lortzea dakar gure enpresara ekartzen diren pieza guzti-guztietan.
Apaingarri bat izateaz gain, pintura industrialaren helburua metalari babesa ematea da. Hori dela eta, pieza bakoitza xehetasunez aztertzen dugu, bere ezaugarriak kontuan hartuz, besteak beste, geometria, funtzionaltasuna, kokapena…bideragarritasun azterketa bat zehazteko asmoarekin eta gure bezeroei estaldura metalari ekiteko irtenbiderik eraginkorrena eskaintzeko.
Halaber, margotze-prozesuaren aurrekari gisa, froga ezberdinak egiten dira, prozesuaren barne- eta kanpo-eraginak menperatzen lagunduko diguten emaitza enpiriko eta analitikoak lortzeko.
Margotu ondoren, pieza metalikoek edukiko duten korrosiorako erresistentzia-maila egiaztatzeko, produktuak UNE-EN-ISO 12944 arauak ezarritako kontrolak aplikatu egiten dira:
• C3H 480 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) eta 240 ordu ganbera hezean
• C4H 720 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) y 480 ordu ganbera hezean
• C5H 1440 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) y 720 ordu ganbera hezean

 

 

Pintura likidoan eta hauts-pinturan adituakpintura liquida y pintura en polvo en gipuzkoa

 

SIMEYCOn bi motatako teknologia erabiltzen dugu pieza metalikoen estaldurarako: pintura likidoa eta hauts-pintura.
Pintura likidoei dagokienez, 50-220ºCko tartean lan egiten dugu. Pintura mota eta tenperatura pieza metalikoek eduki ditzaken osagaiek baldintzatzen dute, nagusiki. Gure bezeroei aholku ematen diegu alderdi guzti hauetan.

 

 

Erretxina-motak

Erretxina Pintura-mota
Epoxi Likidoa eta hautsa
Hibridoa (Epoxi Poliesterra) Hautsa
Poliesterra Hautsa
Poliuretanoa Likidoa
Oinarri Akrilikoak Likidoa
Inprimazioak Likidoa eta hautsa
Antikalorikoa Likidoa

 

SIMEYCOn akabera ezberdineko aukerak ematen ditugu: leunak, bernizak, metalizatuak, bikapa apaingarriak distira-maila ezberdinetan, gofratuak… Gipuzkoan pieza metalikoak pintura likidoaz edo hauts-pinturaz estaldu nahi dituzten bezeroen lehentasun eta nahietara egoitzen gara.

 

Pintura industrialerako makineria aurreratua

 

Gure bezeroen eskaerei erantzuna emateko, merkatuko ekoizpen-baliabiderik aurreratuenak ditugu eskura:

1) 260 metroko luzerako kate automatikoa eta metroko 120 Kg-ko karga eusteko gaitasuna duena
2) Merkatuan ohikoa den luzeraren bikoitza duen ihinztadura bidezko koipegabetze-tunel fosfatoduna, pasibatzeko aukera ere baduena.
3) Hauts-pinturaren aplikaziorako bi kabina.
4) Disolbatzailea edo ura oinarri duten pintura likidorako bi kabina, biraketa altuko kopekin.
5) Tarteko polimerizazio-labe bat eta ahalmen handiko beste bat.
6) Zamalanetarako gune zabalak baita biltegiratzeko ere

 

 

Lan-ahalmen handiko instalazioak

 

pintura industrial en gipuzkoa recubrimientos metalicos en guipuzcoa

1.500 metro karratu baino gehiago instalazioak ditugu Hernaniko (Gipuzkoa) Ibarluze Industriagunean. 2014ean berrituak, Gipuzkoako pieza metalikoen pintura industrialaren inguruan egiten diren lan zorrotzenetarako erabat egokituak daude.
Biltegiratze-gune zabal bat ere badugu. Pieza bolumen handiak edota tamaina handiko egiturak dituzten eskaeretarako eskura jartzen dugu.

 

 

Kalitate-kontrolak, gure bermearen adierazgarri

 

 

SIMEYCOk gure bezeroek erabateko asebetetze eta konfidantza eduki dezaten lan egiten du. Horretarako, prozesu osoan zehar kalitate-kontrolak egiten ditugu, pieza metalikoa gure instalazioetara iristen denetik margotze-lineatik irtetzen den arte.calidad
Geruza-neurketak, itxurazko ikuskatzeak, gatzezko lainoko ganbera probak, eta cross-cut frogak egiten dira, besteak beste; piezak bezeroak eskatutako eskakizunak betetzen dituela eta funtzionamendu egokia edukiko duela bermatzeko.Horri esker, SIMEYCOk UNE-EN ISO 9001 arauaren ziurtagiriaren jabe gara eta UNE EN ISO 16949 TS arauaren egiaztatzerako lanean ari gara.

 

 

Tamaina guztietako piezak: zure enpresara egokitzen garainstalaciones de recubrimientos metalicos en gipuzkoa simeyco

 

Gure makineria tamaina ezberdineko piezak jasotzeko prestatuta dago. Tamaina txikiko piezetatik abiatuta, 3m x 1,4m x 0,75m neurrietara arte.

Proiektu jakin batzuetan neurri hauek gainditzen dituzten piezen azterketak ere egin izan ditugu. Inolako konpromezurik gabe kontsulta ezazu Gipuzkoan pieza metalikoen estaldurak egiteko aukera neurri bereziekin.

 

 

 

Entrega-epe murriztuak

simeyco recubrimientos metalicos tiempo de espera reducidos

SIMEYCOk serie luzeak zein motzak jasotzeko ahalmena dugu, beti ere, entrega-epe laburrak bermatuz. Gure teknikariak zure eskaeraren kontrol eta koordinaketaz arduratzen dira dagokion datan entregatzeko.
Gainera, zamalanetarako gune zabala dugu, martxan dauden lanen gestio logistiko konplexu bat egitea ahalbidetzen diguna. Tamaina handiko kamioiak eta trailerrak modu erosoan iritsi daitezke zamalan-gunera. Honela, bezeroen eta garraiolarien itxarote-denborak murrizten ditugu.

 

 

Pintura industrialean neurrira egindako aholkularitza

 

asesoramiento personalizado de empresas de recubrimientos metalicos en gipuzkoa

Bezeroak desberdinak direnez, SIMEYCOn proiektu bakoitzaren azterketa neurrira eta zorroztasunez egiten da.

Bezero batek Gipuzkoan pieza metalikoen pintura industrialerako eskaera bat egiten duenean, pieza metalikoak estaltzeari ekin aurretik azterketa sakon bat egiten dugu: margotu behar den metalaren propietate fisikoen analisia, ezaugarri teknikoak, zein tratamendu jaso beharko luketen margotu baino lehen (galvanizatua, granailatzea, zinkatzea,…), etorkizunean arazoak saihestea, ingurugiroko faktoreen eragina, zein motatako kontrol ezarriko diren, entrega-epeak,…
Lan-plan hauek gure bezeroekin batera diseinatzen ditugu, hauen eskakizun eta proposamenak kontuan hartuz; erabateko konfidantza eta asebetetzea areagotuz.

 

 

Industria-sektore guztietako proiektuekiko prestutasuna

 

simeyco industrias areas de actuacion de pinturas industriales

Gipuzkoak nortasun industrial handiko lurraldea da. Askotariko industriak daude eta sektore bakoitzak modu zehatz batean lan egiten du; eskakizun ezberdinekin.
SIMEYCOk mota askotako bezero industrialetan aritzen da: automobilgintza, tren-industria, energia berriztagarriak, nekazaritzarako makineria, galdaragintza, makina-erreminta, mekanizatuak eta sarrailagintza.
Sektore hauetan guztietan eskarmentu handia daukagu eta gure ezagutza (know-how) aholkularitza teknikoa behar duten bezeroen eskura jartzen dugu.

 

 

Pintura industriala Gipuzkoan, edo behar den tokian.

 

empresas de recubrimientos metalicos en gipuzkoa simeycoSIMEYCO industria-mailan eremu garrantzitsuenetako batean kokatuta dago, Gipuzkoako hornitzaile eta bezero askorengandik gertu egotea ahalbidetzen diguna.
Gipuzkoako enpresa eta industrien, pieza metalikoen pintura industrialeko eskaerak jasotzen ditugun arren, gure lan-eremua askoz zabalagoa da.

1990.urtez geroztik Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria, Errioxa, baita Frantziako hegoaldeko bezerori eskaini diegu arreta.

Gure komertzialekin kontaktuan jarri eta behar duen guztian lagunduko dugu.

www.simeyco.com