Pintura industrialean adituak

SIMEYCO 90. urtez geroztik pintura industriala aplikatzen lan egiten du. Esperientzia metatu honek sektorean erreferentziazko enpresa izatera eraman gaitu eta balio tekniko altuko ezagutza (know-how) lortzea ahalbidetu digu; pintura industrialarekin egindako estalduratan irtenbideak eman ahal izateko.

Prozesu zein dokumentazioari dagokionez, kalitate-eredu altuetan oinarrituz lan egiten dugu, automobilgintza edo energia berriztagarrien sektoreen eskakizunekin bat datozenak.

Piezak sakontasunez aztertzen ditugu: geometriari garrantzia ematen diogu, masa termikoa, muga teknikoak, eskakizun tekniko eta estetikoak, funtzionaltasuna, kokapena, etab. bideragarritasun-azterketa eta pintura industrialaren irtenbide baterako aholkularitza batera iristeko.

Prototipo faseak eta aurre-serieak egiten ditugu, margotze-prozesuaren kanpo- zein barne-faktoreak menperatzen lagunduko diguten emaitza enpiriko eta analitikoak lortzeko. Analisi hauek, gure bezeroei eskaintzen diegun ingeniaritza-lanekin osatzen dira eta funtsezkoak dira estaldura-eskakizun altuko piezen kasuan.

UNE-EN-ISO 12944 araua oinarritzat hartzen da korrosioarekiko erresistentzia mailak zehazteko eta balio esanguratsu eta zorrotzenak ondorengoak dira:

  • C3H 480 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) eta 240ordu ganbera hezean
  • C4H 720 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) y 480 ordu ganbera hezean
  • C5H 1440 ordu gatzezko lainoko ganberan (CNS) y 720 ordu ganbera hezean

Eskakizun hauek SIMEYCOren eguneroko lanean barneratuta badaude ere, aurrera egin nahi dugu sistema mistoen alde; piezaren geometriaren osotasunean pinturaren iraupena bermatzen dutenak, funtzionaltasun eta kokapenaren (sistema mekaniko baten barneko atalak bada edo egurats zabalean badago ere) arabera. Honek, berebiziko garrantzia hartzen du non estaldu nahi direnpiezak hainbat ertz, angelu edota bihurgune dituenean; hauek puntu horietan pinturaren barneratzea oztopatzen baitute.

Sistema misto hauek, kalitate handiko akaberak eta gure bezeroentzat kostu zein denbora aurrezpena dakar; eta ondorengo eran aplika daitezke.

Pintura industrialean adituak